Eguerdiko 14:00etatik 15:00etara pisaketa egingo dute eta, ondoren, 17:00etatik aurrera, txapelketa abiatuko da Berangoko kirolgunean. Egoera epidemiologikoa dela-eta, publikoarentzako edukiera % 60ra mugatuta egongo dela jakinarazi du Udalak, eta COVID-ziurtagiria beharrezkoa izango dela ere ohartarazi du.
Hurrengo taldeek parte hartuko dute norgehiagokan:
- Gizonezkoak, 640 kilogramo; finala
- Ibarra, Amaiur, Beti Gazte, Txantrea, Abadiño, Ñapurrak eta Zuraide.
- Emakumezkoak, 540 kilogramo
- Ibarra, Beti Gazte, Badaiotz, Abadiño A, Abadiño B eta Gaztedi.
Otsailaren 5ean, Erandion izango da gizonezkoen 600 kilogramoko bigarren jardunaldia, eta emakumeen 500 kilogramoko lehena jokatuko dute.