Gaude elkarteko langileek mobilizazioa egingo dute gaur, urtarrilaren 20an, 17:30ean, Leioako Aldapabarrena kalean. Hitzarmen duina aldarrikatzeko protesta izango da, salatu dutenez, beraien behin-behinekotasuna % 40koa baita; gainera, pairatzen duten lan-prekarietateagaz amaitzea eta KPIaren eguneratzea eta langileak hautatzeko irizpide objektiboak ere exijituko dituzte, besteak beste.