Artzainik gabeko artalde honen parte sentitzen bazara ere, ardi beltza izateko aukera kontuan hartu, eta konturatu zaitez bidezidorretatik joan zaitezkeela.
Behintzat, gaurkoz, baloratu dezagun dugun askatasuna, ez dakigulako bihar zein konturekin esnatuko garen. Goiz goizetik begiak ireki, eta jabetu, zein ondo gauden, osasuna, janari-plater bat, ura eta irribarrea ditugun bitartean. Zein pribilegiatuak garen kontziente izaten eta eskerrak emanez jaiotzear dagoen eguzki berriari. Lagunen kontuei, itsasaldeko ilunabarrari edota plazer txikien jokoez disfrutatu gaur eta orain; izan zaitez zure festarik ederrena eta koloreztatu zure mundu txiki eder hori.