Lexuri Gallastegi eta Gorka Martinez preso uribekostarrak Euskal Herrira hurbildu dituzte

Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 09:48
Euskal presoen aldeko mobilizazioa, artxiboko irudian.

Etxeratek jakinarazi duenez, Lexuri Gallastegi Sodupe preso berangoztarra hurbildu dute Zuerako espetxetik (245 kilometro) Martuteneko espetxera. Bestalde, Gorka Martinez Ahedo preso urduliztarra ere gerturatu dute El Duesoko espetxetik (170 kilometro) Basauriko espetxera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun