Uribe Kostako baso eta zuhaitzak babesteko ideiak batzeko bilera irekia egingo dute

Zuhaitz landaketa Azkorrin. © AZKORRI BIZIRIK

Eskualdeko basogintzari buruz kezkatuta dauden herritar talde batek batzar irekia egingo du eguenean, hilaren 27an, eskualdeko baso eta zuhaitzak babesteko beharraz ohartzeko eta horren inguruko ideiak batzeko; bertan, Uribe Kostako basogintza-eredua eta eukaliptoaren ustiapenak duen eragina ere salatuko dute, besteak beste. 18:00etan jarri dute hitzordua, Itzulbatzeta/Romoko nagusien etxean.

Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun