Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketan sei parte hartzailek, edo gehiagok, osatutako taldeak izango dira: hiru bertsolari, epaile bat, gai-jartzaile bat eta laguntzaile bat. Hiru talderen artean jokatuko dira saioak, eta batek egingo du aurrera, hurrengo fasea jokatzeko.
Horietan izena emateko epea otsailaren 7ra arte egongo da zabalik; horretarako, jarri harremanetan Bizkaiko Bertsozale Elkarteagaz, 946 812 711 telefonora deituz edo bizkaia@bertsozale.eus helbide elektronikora idatziz.
Aipatutako elkartetik jakinarazi duenez, txapelketaren helburu nagusiak Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea eta eskualde eta bertso eskolen arteko elkargune ludikoa sustatzea dira. Gaineratu dutenez, parte-hartzaileen profila askotarikoa da: oso gazteak, beteranoak, hasiberriak, txapelketan parte hartu dutenak...