Ohiturari jarraituz, gaur, hilaren 4an, Agate Deunaren bezpera dugu eta, hala, ehunka herritar, gazte eta ez hain gazte, makilak eskutan, kalera aterako dira koplak kantatzera, kolpeka-kolpeka. Eskolako umeak –eta bestelako ikasleak– izango dira lehenengoak, eta kalerik kale ibiliko dira, baserritarrez jantzita, makilakadaz makilakada lurrari iratzarri guran. Arrastian, ostera, abesbatzen eta gainontzeko taldeek hartuko dute lekukoa, iluntzean, kriseiluez lagunduta, kalerik kale ibiliko direnak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!