Musikatuak musika-atala

Laboa, Dylan, Lertxundi eta Springsteen, zerrenda berezi honetan batuta

Agindu legez, bi astean behineko hitzorduari jarraituz, hona hemen HIRUKAko kolaboratzaileek sortutako hurrengo musika-zerrenda. Oraingoan, Unai Brea sopeloztarrak proposatutako 20 abesti dakarzkizuegu, Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abesti ezagunetik hasita, Bob Dylan famatuaren One more cup of coffee kantara arte. Goza ezazue, eta gogoratu: hurrengoa otsailaren 24an izango duzue gozagai!

Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun