Inklusioa zugan hasten da

Nerea Garcia Liste 2022ko ots. 25a, 09:00

Igeriketa egokituan aritzen den lagun batek esaten duen bezala: "Nik ez badut beste kolektiboetako errealitatea ezagutzen, nik ere hanka sartzen dut, horregatik, talde desberdinetako jendea behar dugu, kolektibo horietakoa izateak suposatzen duen errealitatea gainerako gizarteari ezagutzera emateko; zertan kale egiten dugun jakiteko, hain zuzen ere".

Baina errealitatea anitza da, eta kolektiboen barruan talde gehiago daude. Adibidez, bocciaren kasuan, mugikortasun mugatua duten pertsonek jokatzen dute, eta kirola (testuingurua) kirolarien (pertsonen) mugitzeko modu eta joko-aukerei egokitzen zaie, berdintasunean oinarrituriko bidezko lehiaketa izanik.

Praktikan, lehiatu ahal izateak norbera konfrontazio egoeran eta zalantzan jartzea suposatzen du, jolasteko aukera zirraragarria ematen du, ondorio positibo zein negatibo guztiekin, erabakiak hartzeko aukerarekin. Joko jolasak gizartearen ispilu badira, eta horren helburua kirolaren bitartez inklusioa sustatzea bada, kolektibo honetako partaideak ez diren pertsonen txanda da! Mundu berri bat ezagut dezagun, normalak desberdinak diren lekuan gero eta sentikorragoak bilakatzeko. Agian, opilari buelta ematea batzuetan zaila da, baina alde bakarretik bakarrik ez litzateke hain goxoa geratuko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun