Grafitigile-talde batek Metro Bilbaoren tren-unitate bat margotu zuen joan den barikuan. Iturriek zabaldu dutenez, gaueko 22:30ak pasata, Ertzaintzak segurtasun-zerbitzuaren abisu bat jaso zuen, esanez gazte-talde bat metroaren unitate bat margotzen ari zela. Polizia-iturrien arabera, gazteak hesiak gaindituz sartu ziren Ibarbengoako metro geltokiaren geralekura, eta minutu gutxian grafitiz bete zuten Bilborako noranzkoan zihoan metroaren kanpoaldea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!