Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren hiru kanporaketa jokatuko dituzte gaur Gorlizen

Erredakzioa 2022ko mar. 11a, 12:23

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako hiru kanporaketa jokatuko dituzte gaur Gorlizen, 18:30etik aurrera, udalerriko hiru taberna ezberdinetan. Horietan arituko dira Unai Mendiburu, Peru de Pedro, Oihan Diaz, Jagoba Pereda, Imanol Uria, Josu Landeta, Kerman Diaz, Galder Bilbao, Paule Loizaga, Aratz Errementeria, Peio Arondo eta Beñat Lopez bertsolariak.

Lehenengo kanporaketa Newtavern tabernan hasiko dute, eta bertan arituko dira Unai Mendiburu, Peru de Pedro, Oihan Diaz eta Jagoba Pereda bertsolariak. Ordubete beranduago, 19:30ean, Xurrut tabernak hartuko du bigarren kanporaketa, Imanol Uria, Josu Landeta, Kerman Diaz eta Galder Bilbao Txapi kantariakaz. Azkenik, hirugarren kanporaketa 20:30ean hasiko da Bar Portalena tabernan, eta Paule Loizaga, Aratz Errementeria, Peio Arondo eta Beñat Lopez arituko dira horretan.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun