Kongresuaren helburua da surf inklusiboak industriari eta surf-eskolei eskaintzen dizkien aukerak sustatzea eta ezagutaraztea, eta ongizatearen turismoa eta turismo terapeutikoa sustatzea, naturagaz –zehazki itsasoagaz–, zuzeneko harremana bultzatuz. Topagune honetan bilduko dira surfaren eta desgaitasunaren industriagaz zerikusia duten pertsonak, elkarteak, enpresak, kirolariak eta erakundeak.
Faduran, bi saio programatu dira, eta horietan, lehen pertsonan eta aurrez aurre, nazioarteko hainbat ekimen ezagutaraziko dira, hala nola Mauli Ola Foundation, Hans Hagenen (Kalifornia) parte-hartzeagaz edo Santos Scholl, Cisco Arañagaz (Brasil), bai eta tokiko edo estatuko proiektuak ere, besteak beste, Pedro Carrascalek azaldutako “Esklerosi Anizkoitza Espainia” edo “Inklusioa” Javier Canteraren eskutik.
Hirugarren saioa hondartzako masterclass bat izango da (Plentzian edo Sopelan, eguraldiaren arabera). Bertan, talde txikietan, eta parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitutako osagarriak dituzten taulak erabiliz, surfa praktikatzeko lehen urratsak emango dira edo erabiltzaile adituenei informazio osagarria emango zaie.
Informazioa, egitaraua eta izena emateko: www.getxo.eus/batzarsurfinkusiboa.eus