Gorri-gorri itzartu da eskualdea, hego-ekialdeko haizeak basamortuko hautsa ekarrita

Iker Rincon Moreno 2022ko mar. 15a, 08:57

Hautsa ibilgailuetan ikusten da batez ere.

Hego-ekialdeko haizeak ekarrita, Saharako basamortuko hauts-hodei handi batek bisitatu du Euskal Herri osoa, baita Uribe Kosta ere. Hala, kolore gorrizkadun hautsez beteriko kaleak ikusteko aukera izan dugu gaur goizean eskualdean. Euskalmeten arabera, hauts horrek ez du kalterik eragingo, baina asma dutenek arazoak suma ditzakete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun