Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan dira Itzubaltzeta/Romoko kanporaketen irabazleak

Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 09:15
Peru Vidal, barikuko saioan kantatzen. © ALBE

Iragan barikuan, hilaren 4an, Itzubaltzeta/Romon jokatu zituzten Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako lehenengo hiru kanporaketak. Horietan, Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren haien saioetako irabazleak, eta apirilaren 2ko finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Billares Barria tabernako saioa:

  • 1. postuan: Peru Vidal, 121 puntu.
  • 2. postuan: Joanes Igeregi, 100,5 puntu.
  • 3. postuan: June Diaz, 90 puntu.
  • 4. postuan: Oier Errementeria, 62 puntu.

Berriro tabernako saioa:

  • 1. postuan: Jone Uria, 143 puntu.
  • 2. postuan: Inazio Vidal, 128 puntu.
  • 3. postuan: Xabi Sainz de la Maza, 117 puntu.
  • 4. postuan: Mikel Arrate, 101,5 puntu.

Topa tabernako saioa:

  • 1. postuan: Arrate Illaro, 134 puntu.
  • 2. postuan: Aritz Landeta, 126 puntu.
  • 3. postuan: Naroa Torralba, 124 puntu.
  • 4. postuan: Peio Lago, 119 puntu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun