Lehenengo geldialdia: Berango

Garbigune Mugikorrak Mankomunitateko udalerriak zeharkatuko ditu datozen hilabeteetan

Iker Rincon Moreno 2022ko mar. 18a, 13:02

Aste biko geldialdiak egingo ditu Garbigune Mugikorrak Uribe Kostako udalerri mankomunatuetan. Hala, lehenengoa martxoaren 24an egingo du, Berangon, apirilaren 7ra arte. Sabino Arana kalean egongo da, metro geltokiaren aurrean. Ondoren, Sopelara egingo du salto.

Zer motatako hondakinak utz daitezke Garbigune Mugikorrean?

  • Pintura eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak eta tintazko kartutxoak
  • Erradiografiak
  • Etxetresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa
  • Telefonoak
  • Kableak

Geldialdiak:

Berango

Martxoak 24 - apirilak 7

Sopela

Apirilak  7 - 21

Urduliz

Apirilak 21- maiatzak 5

Barrika

Maiatzak 6 - 19

Lemoiz

Maiatzak 6 - 19

Plentzia

Maiatzak 19 - ekainak 2

Gorliz

Maiatzak 19 - ekainak 2

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun