“Nahi dudalako!” kanpaina

DBHko azken ikasturteetako gazteek ikasketak euskaraz jarraitzera animatzeko kanpaina bideratuko dute Berangoko, Erandioko eta Getxoko udalek

Erredakzioa 2022ko mar. 28a, 11:23

Ikasketak euskaraz egiten jarraitzera DBHko azken ikasturteetako ikasleak animatzea da, beste urte batez, abian jarritako "Nahi dudalako!" lelopeko kanpainaren helburua. Egitasmoa Bizkaiko 16 udaletan, tartean Berangokoan, Getxokoan eta Erandiokoan, eta bi mankomunitatetan eramango dute aurrera, Foru Aldundiaren, Alkarbide (Bizkaiko Euskara Zerbitzuek osatuta) eta Eudelegaz elkarlanean.

Getxoko Udalak ikastetxeetan animatzeaz gain, DBHko hirugarren eta laugarren mailako 1.480 gazteri kanpainaren informazio foiletoa bidaliko die. Horretan ekimenaren berri azaldu eta www.nahidudalako.eus webgunean sartzera animatuko ditu, bertan egun dagoen hezkuntza eskaintza azaltzen delako. Gainera, inkesta bat betetzen badute hainbat sari irabazteko aukera izango dute. Bestalde, DBHko laugarren mailako ikasleen 733 familiek Amaia Agirre alkatearen eskutitza jasoko dute eta horretan azpimarratzen du “orain arte hizkuntza ereduan ikasten jarraitu ahal izatearen garrantzia, ikaste prozesuarekin jarraitu ahal izateko”.

Zozketa eta sariak

Webgunean sartu eta inkestan parte hartzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute, hola nola ordenagailu portatil bat, patinete elektriko bat eta kultura edo kirol materiala erosteko 200 euroko opari txartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun