Armintza, Plentzia eta Sopelako frontoietan jokatuko da Bizkaia Open Internacional 2022 pala txapelketa

Ander Zarraga 2022ko mar. 29a, 11:53
Zapatuan hasiko da Bizkaia Open Internacional 2022 Txapelketa Bilbon. © BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Apirilaren 2tik ekainaren 11ra bitartean Bizkaiko sei frontoitan jokatuko da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Innpalak antolatuko duten nazioarteko pala txapelketa. Lehiaketarako hautatu dituzten frontoien artean daude Armintzakoa, Plentziakoa eta Sopelakoa. Gainera, txapelketan Lemoizko hiru ordezkari ere egongo dira: Esteban Gaubeka, Iñaki Urrutia eta Jagoba Madariaga.

Bizkaia Open Internacional 2022 Txapelketaren aurkezpenean egin zuten atzo, martxoaren 28an, Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak eta Iosu Urkijo Innpalako koordinatzaile teknikoak. Horiekaz batera egon ziren lehiaketan parte hartuko duten sei bikoteak: Necol eta Alkorta; Gaubeka eta Del Río; Fusto eta Ruiz; Maldonado eta Gordon; Madariaga eta Urrutia; eta Ibarguren eta Ibai Pérez.

Apirilaren 2tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko den txapelketako sei jardunaldi Bizkaia Frontoian izango dira, eta bana Larrabetzun, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.

Diputatuak azaldu zuenez, "Bizkaiko Foru Aldunditik Nazioarteko Bizkaia Open txapelketa babesten jarraitzen badau da gure gizartean beste kirol batzuek duten presentzia eta afizioa lortzera iristeko nahi dogulako".

Partidetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiaren leihatilan erosi ahal izango dira sei euroko prezioan. Finalaurrekoak eta finalak ETB1ek emango ditu zuzenean, eta sailkapena Bizkaiko Frontoiaren sare sozialen bidez jarraitu ahalko da.

Partiden egutegia:

  • Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 2a, zapatua (17:00) 1. jardunaldia

Gaubeka eta Del Río - Necol eta Alkortaren kontra.
Fusto eta Ruiz - Maldonado eta Gordonen kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 9a, zapatua (18:30)

Necol eta Alkorta - Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra.
Gaubeka eta Del Río - Maldonado eta Gordonen kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 13a, eguaztena (19:00) 3. jardunaldia

Ibarguren eta Ibai Pérez - Madariaga eta Urrutiaren kontra.
Fusto eta Ruiz - Necol eta Alkortaren kontra.

  • Armintza, 2022ko apirilaren 16a, zapatua (18:00 h) 3. jardunaldia

Maldonado eta Gordon - Madariaga eta Urrutiaren kontra.
Gaubeka eta Del Río - Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 22a, barikua (19:00) 4. jardunaldia

Necol eta Alkorta - Maldonado eta Gordonen kontra.
Fusto eta Ruiz - Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra.

  • Larrabetzu, 2022ko apirilaren 24a, domeka (12:00) 4. jardunaldia

Necol eta Alkorta - Madariaga eta Urrutiaren kontra.
Fusto eta Ruiz - Gaubeka eta Del Ríoren kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 29a, barikua (19:00) 5. jardunaldia

Ibarguren eta Ibai Pérez - Maldonado eta Gordonen kontra.
Fusto eta Ruiz - Madariaga eta Urrutiaren kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 30a, zapatua (17:00 h) 5. jardunaldia

Gaubeka eta Del Río - Madariaga eta Urrutiaren kontra.
Necol eta Alkorta - Fusto eta Ruizen kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 6a, barikua (19:00) 6. jardunaldia

Necol eta Alkorta - Madariaga eta Urrutiaren kontra.
Gaubeka eta Del Río - Fusto eta Ruizren kontra.

  • Plentzia, 2022ko maiatzaren 7a, zapatua (18:00 h) 6. jardunaldia

Maldonado eta Gordon - Madariaga eta Urrutiaren kontra.
Gaubeka eta Del Río - Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 14a, zapatua (17:00 h) 7. jardunaldia

Necol eta Alkorta - Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra.
Gaubeka eta Del Río - Maldonado eta Gordonen kontra.

  • Zierbena, 2022ko 20a, barikua (19:00) 8. jardunaldia

Madariaga eta Urrutia - Ibarguren eta Ibai Perezen kontra.
Fusto eta Ruiz - Maldonado eta Gordonen kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 21a, zapatua (17:00) 8. jardunaldia

Necol eta Alkorta - Maldonado eta Gordonen kontra.
Fusto eta Ruiz - Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra.

  • Sopela, 2022ko maiatzaren 27a, barikua (19:00 h) 9. jardunaldia

Ibarguren eta Ibai Pérez - Maldonado eta Gordonen kontra.
Gaubeka eta Del Río Madariaga eta Urrutiaren kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 28a, zapatua (17:00) 9. jardunaldia

Gaubeka eta Del Río - Necol eta Alkortaren kontra.
Fusto eta Ruiz - Madariaga eta Urrutiaren kontra.

  • Bizkaia frontoia, 2022ko ekainaren 4a, zapatua (17:00 h) 10. jardunaldia

Finalerdiak
sailkatua vs 4. sailkatua
sailkatua vs 3. sailkatua

  • Bizkaia frontoia, zapatua, 2022ko ekainak 11 (17: 00etan)

Finala

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun