Hiru laguneko taldeetan parte hartu ahal izango dute eta aurtengo erronka soziala “emantzipazioa” izango da. Talde irabazleak 10 eguneko bidaia egingo du Senegalera (Afrika) iraila eta abendua bitartean.
Gonzalo Ayo Getxoko Gazteria Zerbitzuko zinegotzi arduradunak azaldu duenez, “ekimen honen bidez, gazteak emantzipatzeko eta helduen munduan sartzeko urratsak ematen has daitezen eta errealitate berri horrekin ohitu daitezen nahi dugu, jarduera dibertigarri eta entretenigarrien bidez. Gazteek beregain hartzea, bakarrik hegan egitea eta berme guztiekin egitea sustatzen jarraitu behar dugu. Horretarako, garrantzitsua da prozesu hori ahalik eta ondoen gauzatzen lagunduko duten baliabideak, ezagutzak eta tresnak ematea”.