Hizkuntza bat hitzekin osatzen den arren, ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egitea nahi badugu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditugu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak. Hitza emana dugu, orduan, bada ekiteko mementoa; orain, ekintzara egin behar dugu jauzi. 22. tantoa bukatzeko garaia da hau.
Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora. Konpromisoak hartu behar ditugu; txikiak, xumeak, baina egingarriak, gure paisaia linguistikoa aldatzen lagunduko duten konpromisoak. Banaka, taldeka, herrika... erakundeek urrats sendoagoak egin ditzaten eragitera behartuko dituzte.
KORRIKA lehenengo ekintza izan da, ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, guztiok elkarrekin.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.