Duela 4.500 urteko trikuharri baten birprodukzioa ikusgai dago Urdulizen

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2022ko api. 12a, 17:17

Barrikako Historiaurreko IV. Jardunaldien barruan, tamaina errealeko trikuharri bat muntatu dute Urdulizko kultur etxean. Edestiaurre arkeologia taldekoek osatu dute Katillotxu V dolmenaren birprodukzioa, eta datorren maiatzaren 2ra arte egongo da gozagai. Gainera, datorren apirilaren 29an, aztarnategi hori induskatu zuen Juan Carlos López Quintanak euskal kantauri isurialdeko megalitoei buruzko berbaldia eskainiko du bertan ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun