Dendak eta tabernak, eta euskaraz artatuak izan gura duten herritarrek harremanetan jarriko ditu kanpainak. Une honetan, Getxon 25.000 bat lagunek erabil dezakete euskara, eta 241 establezimendu dira Euskararen Laguna Saltokien (ELS) sareko kide, herritarrei bere egunerokotasunean euskara erabiltzera gonbidatzen dituena; horiek udal webgunean dagoen mapan ikus daitezke.
Besteak beste, ELS dendetan euskaraz eskatzen dutenei poltsak, kafea eramateko edalontziak, boligrafoak, koadernoak eta katiluak oparituko dituzte.
Lehiaketa
Bestalde, kanpainak bigarren fase bat izango du Getxon; horretan, "Bota Prezioa!" lehiaketa jarriko dute martxan maiatzaren 23tik ekainaren 12ra bitartean. Opariz beteta prestatutako erakusleihoaren prezio zehatza asmatzean datza lehiaketa hori, eta asmatzea lortzen duenak dena eramango du etxera. Opari sorta horren irudia hainbat tokitan egongo da ikusgai.