Jabetu gara elkarrekin jardunez bakarrik lortuko dugula #SpainGate atzean dagoen demokrazia-gabezia larriei irtenbide politiko egokia ematea, Espainiako beste lurraldeetatik demokrazian sakontzea eskatzen dutenekin ere indarrak bilduz.
Errepublika garaitik, gutxienez, ari gara euskaldunak eta katalanak elkarrekin eskatzen Espainiako Estatuari demokratikoki gure borondateak errespeta ditzan. Azken 80 urteetan, maiz adierazi diogu elkartasuna elkarri, Espainiako errepresioaren aurrean. Baina nekatu gara, eta ez gaude amore emateko prest. Jabetu gara askatasunez erabakitzeko bidea elkarrekin argiztatu behar dugula, eta hautetsontziak direla bide horretan dugun tresnarik eraginkorrena.
Eskoziarrek 2023an egingo dute independentziari buruzko bigarren erreferenduma. Guk uztailaren 2an Pirinioak argiztatuko ditugu. Zer izango gara gai egiteko hortik aurrera? #PirinioetakoBidea #GailurraZainDugu.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.