Eskualdeko hainbat saskibaloi taldek parte hartuko dute bihar UK Saskibaloia Txapelketan

Ander Zarraga 2022ko mai. 27a, 11:43
UK Saskibaloia taldeko jokalariak partida batean. © UK SASKIBALOIA

Plentziako eskolako kantxan jokatuko da bihar, maiatzak 28, UK Saskibaloia taldeak antolatu duen Plentzia eta Gorlizko saskibaloi  Txapelketa. 09:30etik aurrera, Uribe Kostako hainbat talde arituko dira aurrez aurre; besteak beste, San Nikolas Ikastola, Askartza Claret, Getxo Saskibaloia, Jado Erandio eta, nola ez, UK Saskibaloia taldeak parte hartuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun