Zapatuan, Plentziako Ontziola plazan jarri dute hitzordua, 10:00etan. Lehen egunean, Abad Diseño enpresako profesionalek hondakin plastikoei modu errazean bigarren bizitza nola eman erakutsiko dute. Aldiz, domekan, Astondoko sorosleen postuan elkartuko dira, 10:00etan baita.
Antolatzaileek azaldu dutenez, familia guztiarentzako jarduera izango da, eta Goazen Up elkartekoak arduratuko dira taldeak osatu eta beharrezko materiala banatzeaz.
