Aljeriatik ihes egin behar izan zuen, Armadaren barruan –militarra zen– ikusitako ustelkeria-kasu batzuk salatzearen ondorioz, eta, handik gutxira, 2019an, bere herriko askatasun zibilen aldeko manifestazio baketsuetan parte hartu izanaren ondorioz. Bera atxilotzeko aginduaren berri izan zuen.
Horrela, babesaren bila, heldu zen Euskal Herrira. Zoriontsu zegoen gure artean, harik eta legez kanpoko deportazioaren itzalak mehatxatu zuen arte.
Hor hasi zen pelikula baten argudiorako balioko lukeen ihesaldia. Alferrik. Polizia Nazionalak Zaragozan atxilotu zuen. Hortik aurrera, epai-bermerik gabeko eta guztiz legez kanpoko prozesua, meteorikoa –hamar bat eguneko epea–, Valentziako CIE-ra, egun gutxitan asilorik eza, eta bi ordutara aireportura, hegaldi bat Aljerrera.
Gaur, bi hilabete beranduago, Aljeriako kartzela militar batean dago, heriotzara kondenatua.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.