Uribitakora

Badia den paisaia

Galder Bilbao "Txapi" 2022ko eka. 15a, 10:20

Hemen duzue entzungai Galder Bilbao Txapi ALBEko bertsolariak ekaineko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Gatika, Udondo eta Algorta/ Familia du inporta.

Izugarrizko lekua aurrean
begientzako oparia.
Uretan buzti hondarraz goza
turistarentzat saria.
Belauntzi txiki baten gainean
Sasikapitain nagia,
arrantzalea kostaldean gertu
arrainen kaña jarria;
zelako ezuste atsegina da
Gorliz Plentziako Badia.

Gizarte illunak eskeintzen digu
Behin ta berriz erasoak,
Itsaso eta lurrean daude
Etsai eta marrazoak.
Jateko pixkat soilik behar dugu
Ta edateko ur basoak,
Eguraldi on ta aisialdiaz
Ahaztuta arazoak;
edonor biziko litzateke
zeharkatzen itsasoak.

Piraten bizitza onena da
argi dio bere kantak.
Rona edaten eta abesten
iskanbilak ta zaratak.
Belauntzizale ta yatedunak
dira pirata galantak,
baina famili arriskutsu bat
badago sortzen enbatak;
begiko partze ta ontzi gabeko
mikrofoneko piratak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun