Ekimen honen bidez, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak urte hauetan behin eta berriro nabarmendu dituen bere hiru aldarrikapen nagusiak barreiatu gura ditu: 1.080 euroko gutxiengoko pentsioa, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza-lanen partekatzea.
Horretarako, 13 egunetan 30 bat lagunek osatutako pelotoiak 700 kilometro egingo ditu Euskal Herriko hainbat udalerri zeharkatuz, "Pauso bakoitzak, pedalkada bakoitzak, asko balio du" lelopean. Bizikleta-martxaren helmuga Donostia izango da, hilaren 25ean manifestazioa egingo baitute Alderdi Ederretik abiatuta, 12:00etan.
Bitartean, gaur goizean, hilak 17, txirrindulariei harrera egin diete Getxoko Makaleta etorbidean lehenik eta Leioako Euskal Etxeen plazan ondoren. Halaber, mugimenduko kideek balkoietan Pentsiodunen Mugimenduko zapia jartzeko eskatu diete herritarrei, euren aldarrikapenakaz bat egiteko.
GORA PENTSIONISTAK!!!
— Alconza (@Alconza8) June 17, 2022
PENTSIO DUIN BATEN ALDE!!!
ALCONZA BIZIRIK!!! pic.twitter.com/SdojakAv7g
Etapak
- Ekainak 13, 1. etapa: Donostia-Azpeitia (Usurbildik igaroko da).
- Ekainak 14, 2. etapa: Azpeitia-Ondarru.
- Ekainak 15, 3. etapa: Ondarru-Amorebieta-Etxano.
- Ekainak 16, 4. etapa: Amorebieta-Etxano-Plentzia.
- Ekainak 17, 5. etapa: Plentzia-Bilbo.
- Ekainak 18, 6. etapa: Bilbo-Amurrio.
- Ekainak 19, 7. etapa: Amurrio-Gasteiz.
- Ekainak 20, 8. etapa: Gasteiz-Altsasu.
- Ekainak 21, 9. etapa: Altsasu-Iruñea.
- Ekainak 22, 10. etapa: Iruñea-Bera.
- Ekainak 23, 11. etapa: Bera-Baiona.
- Ekainak 24, 12. etapa: Baiona-Irun.
- Ekainak 25, 13. etapa: Irun-Donostia. 12:00etan manifestazioa Donostiako Alderdi Ederretik.