Emakumea edo gizona, heterosexuala edo homosexuala, atzerakoia edo aurrerakoia, edota bi puntu horien arteko hedadura. Emakumea eta gizonaren arteko jarrera horretan, sistemak nahiago du muturreko puntuetan kokatzea; hots, bata edo bestea. Baita heterosexualaren eta homosexualaren aukerekin ere. Izan gaitezen ordenatuak! Politika mundanoaren kontuetan ordea, ez da ideia ona muturrean aritzea. Eskuin muturrean kokatzen bazara, txarto. Eta ezker muturrean kokatzen bazara, okerrago. Kasu horietan, erdiko puntua izaten da egokiena. Distantziakideen talde gainpopulatuan egotearena, alegia.
Honekin, ardien artaldeari gertatu zaiena gertatu zaigu gizakioi. Ardiak, etxekotze prozesu horretan, beraien kabuz bizirauteko gaitasuna galdu dute. Ergelak segitzen ditugun ergelak besterik ez garelakoan nago ni. Ez guztiak, prefosta. Horretan erori ez direnak dira nire ustez munduko izakirik baliotsuenak.