Leioan egindako prentsaurrekoan eskualdeko neska feminista gazteen taldeek gogoratu dute zer gertatu ohi den festa giroan, jende pilaketa artean, "desfasearen eta alkoholaren aitzakiapean jasaten ditugun eraso guztiak: drogatzen gaituzue, espazioa zureganatzen duzue eta guri lapurtu, jarrera biolentoak dituzue, lehen lerroak okupatzen dituzue, ipurdia ukitzen diguzue, bortxatzen gaituzue, jarrera horien aurrean zieun inguruko gizonak babesten dituzue...".
Hori guztia zerrendatuta, prentsaurrekoan bildutakoek argi dute eraso horiek guztiek zapalkuntza estruktural bati erantzuten diotela, eta "sistema zisheteropatriarkala ondorio direla". Hori dela eta, gizonei dagokien ardura har dezatela eskatu diete.
Hala ere, hori egin bitartean, talde feministek protokoloak, brigada moreak, asanblada feministak egiten jarraituko dutela iragarri dute: "Zuek jai eremuan bazaudete, gu ez gaudelako seguru. Saretuta gaude, antolatuta gaude eta aurrean izango gaituzue".