Santa Marina Eguna

Santa Marina baselizara igotzeko ohitura berreskuratuko dute bihar

Ander Zarraga 2022ko uzt. 19a, 10:10

Urduliztarrek dantza-ikuskizunak egingo dituzte Antsonekoa plazan, 19:00etan.

Egun osoko egitarauak prestatu dituzte biharko, uztailak 20rako, Sopelatik eta Urdulizetik Santa Marina baselizara igotzeko. Alde batetik, sopeloztarrek 10:00etan hasiko dute kalejira herriko udaletxetik haitzetara abiatzeko; aldiz, Urdulizen, 11:00etan ekingo diote igotzeari. Udalerri bakoitzak bere aldetik ospatuko du zaindariaren omenezko egun osoko festa; gainera, Urdulizen zapatuan ere jarraituko dituzte jarduerak.

Sopelako egitaraua:

Uztailak 20, eguaztena

  • 10:00 Txupina jaurtitzea eta Sopelako udaletxeko plazatik Santa Marinako haitzetarako bidea kalejiran egingo dute, Barinatxe txistulari-taldearen doinuek lagunduta.
  • 11:00 Santuaren ohorezko meza nagusia, Santa Marina baselizan.
  • 11:30 Ohorezko aurreskua eta lore-eskaintza Fernando Ansoleagaren zenaren omenez.
  • 12:00 Hamaiketakoa trikitiaren musikak alaituta.
  • 14:00 Herri-bazkaria, Fernando Ansoleaga parkean.
  • 17:00 Tortilla-lehiaketa.
  • 18:00 Erromeria.
  • 23:59 2022. urteko jaien amaiera. 

Urdulizko egitaraua:

Uztailak 20, eguaztena

  • 11:30 Urdulizko Andra Mari elizatik Santa Mariñeko baselizara igoera, udal-aginteagaz eta txistulariek lagunduta.
  • 12:00 Meza nagusia.
  • 13:00 Ohorezko aurreskua azken urtean ama izan direnentzat.
  • 13:15 Hamaiketakoa fanfarreak alaitua.
  • 19:00 Santa Mariñetik Antsonekoa plazaraino jaitsiera egingo dute dantzari taldeen ikuskizunetarako: Iratxo Gorria (Urduliz), Agurra (Algorta) eta Kilometrokantuz (Basauri eta Sopela).
  • 20:30 Txokolatada. Plastikozko edalontziak ez erabiltzeko, bere katilua daramanak lehentasuna izango du.

Uztailak 23, zapatua

  • 12:30 Tortilla-lehiaketaren izen-ematea.
  • 14:00 Tortillen aurkezpena.
  • 16:00 Kuadrillen jolasak. Sari berezia irabazleentzat.
  • 18:00 Tortilla-lehiaketaren sari-banaketa.
    Lehiaketaren oinarriak:
    • Egurra eskuragai egongo da, butanoa ere erabil daiteke.
    • Hurrengoko osagaiak soilik erabil daitezke: patata, arrautza, olioa eta gatza.
    • Bi kategoria: 16 urtera arte eta 16 urtetik aurrera.

Uztailak 30, zapatua

  • 09:00 Txakur-lehiaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun