Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak salatu duenez, 28.000 pertsona baino gehiago hil dira 2014tik Europara heldu guran edo batasunaren barne-mugetan. Hori salatzeko, irailaren 30ean eta urriaren 1ean Bruselan "Eskubideak! Hilketarik ez" lelopean protesta egingo dute Europar Batasunaren jokabidea salatzeko. Bertan, instituzioei eta estatuei exijituko diete migratzaileen giza eskubideak errespetatzeko neurri zehatzak har ditzaten. Halaber, Europar Batasuneko mugen barruan dauden migratzaileen erregularizazioa bideratzeko ere eskatuko dute.
Aldarri horiek ere egingo dituzte zapatuan, abuztuak 27, 12:00etatik aurrera Gorlizko Astondo hondartzatik hasiko den giza katean. Manifestazioa hareatzatik Plentziako Ontziola plazara joango da, eta, 13:30ean, lore-eskaintza egingo dute migrazio-prozesuetan desagertutako eta hildako pertsonen omenez. Ekitaldia bukatzean, pintxo-potea eskainiko diete bertaratzen direnei.