Ziztada bidez erasotzeko metodoak egun indarra hartu duen arren, ez da jasaten dugun indarkeria mota bakarra, eta besteak ere ez dira desagertu. Nazkatuta gaude! Ekintza zuzen eta indartsuago baten beharra dugu!
Komunikabideen bidez zabaltzen duten beldurraren terrorismoaz baliatuz, gizon cishetero taldeak gure aurka antolatzen ari dira. Horren aurrean, AUTODEFENTSA TRANSFEMINISTAren izenean ematen diren erantzunen aldarrikapena egiten dugu.
Bestalde, jai-giroan orokortu diren neurriak denok jasaten ditugu, nahiz eta argi dugun zeintzuk diren honen arduradunak: gizon cisheteroak. Horregatik, orain arteko protokoloetan egindako lana aitortu eta bide honetan pausu bat aurrera emateko deia zabaltzen dugu: erasoen aurrean gizon cishetero guztiak jai gunetik kanpora ditzagun. Espazioak seguruak ez badira guk bilakatuko ditugu.
Aurrean izango gaituzue!
Gora autodefentsa transfeminista!
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.