Nerabeentzat hezkuntza afektibo-sexualari buruzko lantegia eskainiko du Guretze Gorriak

Erredakzioa 2022ko ira. 16a, 11:11
Tailerra irailaren 30ean egingo dute Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan
Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateagaz lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatuko du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30ean, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, uribekosta@cruzroja.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, irailaren 28a baino lehen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun