Euskaltegiek matrikulazio-kanpainari ekin diote, eta zeinek bere marketing-estrategia baliatu du euskaldundu beharreko ehunka mila herritar horietako zenbaitek euskaltegirako bidea har dezaten.
Halere, zintzoak izan gaitezen, munduko komunikazio-kanpainarik onenak ere ez du lortuko euskaltegiak betetzea. Aitzitik, euskaltegiak beteko badira, hizkuntza-politika eraginkorraren ondorioz izango da. Euskaldundu gabeko herritarrek euskara beharrezkoa dela sentitzen dutenean euskaltegira joko dute, ez izan zalantzarik. Eta, euskaltegira joateko erabakia hartuta, euskara ikastea doakoa izatea bermatu beharko zaie, ez baitago ulertzerik herri bateko berezko hizkuntza ikasteagatik ordaindu behar izatea.
Hartara, egun hainbat tokitan ikusiko ditugun matrikulazio-kanpainen kartelez harago, har ditzaten erakunde publikoek beharrezko neurriak euskaltegiak betetzeko. Bertan dauden profesionalak gogotsu ez ezik, onena emateko prest ere badaudelako.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.