Eta ez zen sakoneko aldaketarik gertatu, edo behintzat ez zientzialariek eskatzen zuten norabidean. Izan ere, talka leundu baino, azeleratzen hasi zen, CO2 emisioak etengabe handituz, adibidez. Gure eskualdean ere ezin dugu esan zientzialari horiei jaramon egin zitzaienik. Hiru hamarkada hauetan ehunka hektarea lur emankor sakrifikatu baitira autobide, txalet eta merkataritza zentroei lekua egiteko.
Badirudi uda honek era argian eman diela arrazoia zientzialariei, krisi klimatiko eta energetikoa azaleratuz.
Baina, agian, puntu baten erratu ziren. Benetan al da gizadi osoa talkaren eragilea? Esaterako, nekazari Somaliar batek eta Repsoleko buru den Josu Jon Imazek ardura bera al dute krisi klimatikoan? Eta gizarte kapitalistan irabazien pilaketak duen rol zentrala ez al da izan sakoneko neurriak hartzeko oztopo nagusienetakoa? Akaso, Walter Benjaminek zioen bezala, iraultza da dugun larrialdiko balazta. Aktibatuko dugu?
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.