Adineko pertsonei zuzendutako estimulazio kognitiborako tailerra egingo dute Sopelan

Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 10:40

Tailerra Gurutze Gorriak Sopelan duen lokalean egingo dute. © URIBE KOSTAKO ZERBITZU MANKOMUNITATEA

Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateagaz lankidetzan, estimulazio kognitiboko tailer bat antolatuko du eskualdeko adineko pertsonentzako. Tailerra doakoa izango da eta urriaren 19an hasiko da. Hala ere, izena aldez aurretik ematea gomendatu dute antolatzaileek posta elektronikoz, uribekosta@cruzroja.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, 946 569 497 telefonora deituz edo Gurutze Gorriak Sopelan duen lokalera bertaratuz (Landabe kalea, 12).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun