Politeknika Txorierri, proiektu honetan parte hartzen duen Estatuko zentro bakarra, Agnieten College Zwartsluis (Herbehereak), Køge Handelsskole (Danimarka), Friedrich-List-Schule Lübeck (Alemania), Landstede Zwolle (Herbehereak) eta Politeknia Txorierrieko ikasleentzat egoitza nagusia izango da astebetez. Garapen Iraunkorrerako Helburuak, 17 helburuak, landuko dituzte, eta klima-aldaketari lotutakoak izango dira ardatz.
Europako proiektu berri honetan, ikasleek astebetez bidaiatuko dute ikastetxe elkartuetako herri bakoitzera. Egoitza bakoitzak klima-aldaketaren helburuak zehaztuko ditu, ikastetxeei aplikatu beharreko klima-irtenbidea aurkitu arte.
Anabel Menicak, Politeknika Txorierriko Berrikuntza eta Nazioartekotze Saileko koordinatzaileak, azpimarratu duenez, “proiektu honen bidez, nazio, eskualde eta toki mailako konponbideak landu eta proposatu nahi dira, ondoren ikastetxeetara eraman ahal izateko”.
Horretarako, ikasleek talde-dinamikak, hitzaldiak eta talde-lanak egingo dituzte ezarritako helburuak lortzeko. Elkartrukea txangoak egiteko eta herri bakoitzeko kultura eta prozesu zibikoak ezagutzeko ere aprobetxatuko dute.
Proiektu honetan planteatzen diren konponbideak ikastetxe bakoitzaren egunerokoan ezartzea espero da, eta prozesu horrek beste zentro batzuk horiek egitera bideratzea.