Hautaketa Lanbideren zerbitzu orokorren bitartez egingo da, parekatze informatikoa erabiliz. Hautagaiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute, alta- eta langabezia-egoeran, eta 2021eko deialdian kontratatuak izan gabe, ezta Behargintzaren beste edozein deialditan ere, eskualdeko deialdi hau hasi aurreko urtean. Gainera, Lanbiden eskatutako jardueren artean derrigorrez egon beharko du “Herri-lanetako peoiak, oro har” izenekoak.
Kontratazioak 2022ko abenduaren 31 baino lehenago egingo dira.