Hala ere, ez beti espero genuen bezain ona. Nahiz eta euren genitalekin gatazkarik ez izan, horien arabera gaizki izendatzen dituztela edo horrek gehiengoarekiko ezberdin egiten dituela ulertu eta askotan arazoak sortzen dira. Bereziki eskolan irainak eta bazterkeria badago. Gero, pubertaroan neskato gehienek ez dute bizarrik ateratzea nahi eta mutiko gehienek ez dute bularrak haztea nahi. Ekiditeko, medikuntzak duela 30 urte baino gehiago beste egoera batzuetan erabiltzen dituen baliabideak badituzte. Orduan, epaitzen ditugu: "Zure gorputza onartu beharko zenuke", etab. Zeuk zurea onartzen al duzu, arauaren araberakoa bada ere? Bizardun neska banaiz ez nauzu begiratuko? Arazorik gabe erlazionatuko naiz? Ez naute erasoko? Lanik lortuko dut? Gauza asko ikasi dugu urte hauetan; horietako bat, gizartea aldatu behar dugula haur horiek gure abiapuntu beretik irteterik badute.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.