Urtarrilaren akabuan jokatuko duten herri kirolen desafioan, bizkaitarrek 100 kilogramoko bola 30 aldiz altxatu beharko dute; ondoren, 400 kilogramoko harria sei alditan gurutzatu beharko dute plaza, giza-frogan; eta, azkenik, lau kilometro egin beharko dituzte korrika.
Beñat Amade getxoztarra Euskal Herriko eta Bizkaiko txapelduna da lasto-altxaketan, 85 kilo azpitik; gainera, azken urteotan pentatloietan dabil buru-belarri. Bere aldetik, Kortezubiko Eneko Bilbao Euskal Herriko txapelduna izan da giza-proban, 85 kilo azpitik, eta Bizkaiko txapelduna absolutuan. Munduko txapelduna ere izan da, eta, azken urteetan, harri-jasotzean dabil.