Urtero legez, ibilbidea Erandiotik aterako da Leioara bidean. Udalerria zeharkatu ostean, txirrindulariek ibilgailuen lekua hartuko dute eta Getxora abiatuko dira avanzadatik; azkenik, Berangon bukatzeko. Ibilbidea bertan amaitu arren, antolatzaileek 19:00etara arte luzatuko den egitaraua prestatu dute hainbat jardueragaz: apar festa, musika, txokolatada... Izena emateko prozesua zabalik dago daborduko, eta helduak zein gazteak esteka honen bitartez apuntatu daitezke.