Langileak pobretzen, enpresak aberasten

Irati Diaz Ugarte 2022ko urr. 19a, 10:32

Albistegiek dioten bezala, prezioak etengabeko gorakada sufritzen ari dira. Badirudi gerraren erruz, baina 2021eko apirilean inflazioa oso altu zegoen jada, produktu batzuen eskaintza ez zelako nahikoa eskariari erantzuteko (planetaren mugekin lotutako arazoa ote?).

2021eko % 6,5eko eta 2022ko % 10 inguruko inflazioarekin (momentuz) soldatek gora egin ahal dute KPI-aren erritmo berean? Bada, uztailera arte erregistratutako hitzarmenek EAEn %5eko soldata-igoera izan zuten, hilabete horretako inflazioaren erdia baino gutxiago (%10,8).

Aitzitik, enpresa handien irabaziek goraka jarraitzen dute. 2021ean, 2019an baino % 83 gehiago irabazi zuten (60 milioi euro). Aurten oraindik gehiago irabaziko dute: 27.410 milioi euro urtarriletik ekainera, 2019 osoan lortutako etekinetatik gertu (31.500 milioi euro).
Testuinguru honetan soldatak igotzea ezinezkoa dela esaten digute. Gezur hutsa! Inflazio eta ziurgabetasun handiko testuinguruan, patronalak eta administrazio publikoak (gobernuen babesarekin) egoera honetaz baliatzen ari dira soldatak debaluatzeko politikak bultzatzeko, langileen eros-ahalmena murriztuz enpresen mesedetan.

Soldaten eta pentsioen eros ahalmena bermatzea denon erronka izan behar da.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun