Ikasturte honetan Uribe Kostako zenbait ikaslek jorratuko duten helburuak honako gai hauekaz dauka zerikusia: pertsona guztiek energia-zerbitzu eskuragarri, fidagarri eta modernoak lortzeko bidea izatea; energia berriztagarrien ehunekoa igotzea; efizientzia energetikoa; ikerkuntza; eta energia azpiegitura eta teknologia berrietara zuzendutako inbertsioaren sustapena.
Ildo horretan, azaroan, udaletako ordezkariakaz 2022-2023 ikasturteko harrera ekintza egingo dute, kurtso honetako Eskola Agendar 2030ari ongietorria emateko. Aurrerago, ikasleakaz jardunaldi tekniko bi egingo dituzte, bat energia motak eta efizientzia energetikoaren ingurukoa eta bestea bioeraikuntzaren alorrekoa. Udal-diagnostikoa egiteko udaletako teknikariakaz bilerak egingo dituzte, ikasleek proposatutako elkarrizketak egiteko, eta, horretaz gain, herritarren artean energia kontsumoen inguruko inkestak ere egingo dituzte.
Ekintza horiekaz, Uribe Kostako Mankomunitateak ikasturte honetan familien esku-hartzea sustatu gura du, denentzako jarduerak eginez, tailerrak (Kontsumobide), hitzaldiak (Goiener) eta erakusketak antolatuz. Halaber, Eskola 2030 Agenda komunitate osora zabaltzea lortu gura dute, ikasleek egindako lanari dagokion garrantzia emateko.