Gaur egungo ia lan-esparru guztietan enpresen eta erakundeen digitalizazioa erabatekoa da, legeak enpresei eskatzen dizkien administrazio-tramiteak ere bide horretatik egin behar baitira. Beraz, prozesu horietan sortzen diren eskaera eta dokumentu digitalak kudeatzen eta babesten jakitea berebizikoa da, eta, horretarako, ezagutza jakin batzuk behar dira, bai izapideak egiteko, bai prozedura horien atzean dagoen barruko lana modu egokian kudeatzeko ere.
Zentzu horretan, Berango Gazte Laben eskainiko duten prestakuntzan mundu digitaleko edukiak, hizkuntzak, araudia eta kudeaketa irakatsiko diete bertaratzen diren gazteei. Horren barruan, hainbat programa eta baliabide erabiltzeko jarraibideak jasoko dituzte: Batuz programa, ezagutzaren datu-base publikoak, paperik gabeko bulegoak, datuen babesari buruzko legedia eta Linkedin enplegagarritasunerako plataforma gisa, besteak beste.
Ikastaroa Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko gazteei dago zuzenduta, eta, parte hartzeko, horietariko batean egon beharko da erroldatuta. Ikastaroa doakoa izango da, eta martitzen eta eguazten arratsaldeetan emango dute, urriaren 26tik azaroaren 30era arte. Izen-ematea Berango Gazte Lab webgunearen bitartez egin beharko da.
Ezagutu itzazu bulego digitaletan eskatzen diren betebeharrak!#bizkaikoforualdundia -k #uribekosta -ko herriek eta #leioa -k antolatutako ikastaroa,
— BERANGO GAZTE LAB (@berangolab) October 20, 2022
Herri honetako 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.https://t.co/tXIZOKhG8v pic.twitter.com/yg9fu0wqQp