Urteko gaurik beldurgarriena Uribe Kostara heltzear dago

Ander Zarraga 2022ko urr. 27a, 18:23
Gau Beltzeko mozorroak. © EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA

Gau Beltza, Arimen Gaua, Halloween... Izen asko ditu Santu Guztien Egunaren bezperako gauak, eta eskualdeko udalerrietan denek ikaratzeko eta ederto pasatzeko moduko hamaika jarduera prestatu dituzte. Hemen, egun horretan eta aurrekoetan egingo diren jarduera nagusien bilduma bat egin dugu, gehien beldurtuko zaituen ekintza aukera dezazun. Ez ahaztu mozorrotuta joatea.

Egitaraua

Barikua, urriak 28

  • Berango: 18:00etan Berangoeta kultur etxean Baserri Sorgindua ikuskizuna egingo dute, ikararik gabeko bisita izango da ume txikientzako. 19:45etik aurrera, aldiz, beldurra nagusituko da ausartenentzako.

Zapatua, Urriak 29

  • Getxo: 10:00etatik 20:30era, RKEn, mahai-jolasak egingo ditu Kimera elkarteak. Eta Algortako Gaztelekuan gaztetxoentzako jaia egongo da 17:00etatik 21:00etara.

Urriak 30, domeka

  • Barrika: 18:00etan Gau Beltza ipuin kontaketa (Edurne Mitxeo). 4-12 urteko umeentzat eta tailer familiarrak.
  • Leioa: Txorierri auzoan beldurrezko pasartea egongo da domekan eta astelehenean, 18:00etatik aurrera. Bukatzean txokolatada egingo dute.

Urriak 31, astelehena

  • Berango: 16:30etik aurrera, Berangoeta kultur etxean makillaje eta kalabaza tailerrak egingo dituzte, eta, ondoren, pilotalekuraino kalejira, bertan txokolatada eta disko-festa egiteko.
  • Berango: Otxantegi Herri Lurra elkartekoek Basoen Paradoxa ipuinaren aurkezpena, mozorro lehiaketa eta Gaubelea musikatua egingo dute sutondoan. 18:30etik aurrera.
  • Erandio: 17:00etan, Astrabuduan, Beldurrezko pasartea hasiko da; 17:30ean, Erandiogoikoan, jolasak, lehiaketak, musika, gaztaina erreak eta txokolatada egingo dituzte; eta, 19:00etan, Irailaren 23a plazan, Erandioko Gautxoriak Kultur Elkarteak antolatuta, kalabaza erakusketa eta tailerra, ipuin kontalaria eta erraldoien dantzaldi berezia egongo dira.
  • Getxo: 17:30etik aurrera, umeentzako tailerrak egingo dituzte Santa Eugenia plazan. Ondoren, txokolatada, batukada, Gau Beltza ikuskizuna eta DJ Kalabaza ibiltaria egongo dira.
  • Gorliz: 17:00etatik aurrera, Ibarreta plazan tailerrak, dantzak, scape room, antzerkia eta gaztaina erreak. Ikusi esteka honetan programa osoa.
  • Leioa18:00etan txokolatada Boulevardean eta trikipoteoa Estartetxe gunetik. 22:30ean, gaueko dantza ikuskizuna, kandelen ospakizuna Boulevardean, eta Akerbeltz taldearen erromeria Ikea Barri plazan.  
  • Lemoiz: 18:00etatik aurrera Armintzako frontoian elkartuko dira musika eta txokolatadagaz ederto pasatzeko.
  • Sopela: 17:00-21:00: 2-5 urte umeentzako tailerrak Udaletxeko plazan (mamuak, maskarak, kalabazak, margozteko txokoa...) 18:30etik 20:00etara Izuaren pasartea  egongo da Kurene txokoan, 10 urtetik beherako haurrentzat eta 20:00etatik 22:00etara 10 urtetik gorakoentzat. 

Eguna hurbildu ahala falta diren herrietako egitarauak gehitzen joango gara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun