Arrastiko lehen ordurako Berangoko sutea kontrolpean dagoela adierazi dute suhiltzaileek eta Berangoko Udalak. Espainiako Gobernuak bidalitako ur-hegazkinek geldialdia egin dute 14:30ean; bitartean, lurreko errekurtsoak lanean jarraitzen ari dira sutea kontrolpean izaten jarraitzeko.
🔥✈ Ur-hegazkinak etengabe ari dira pasatzen #Getxo|ko etxeen teilatuen gainetik, #Berango|ko sutera bidean pic.twitter.com/BCUqDmKJ1O
— Hiruka (@HirukaEus) October 28, 2022
Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak adierazi du Berangoko suteak "joera ona daukala" eta baldintza meteorologikoak "onak" direla itzaltze-lanetarako: ez dago haizerik eta tenperatura 24 ºC-koa da. Hala ere, adi jarraitu beharko dute arrastirako espero diren haize-bolada bortitzengatik.
Bere aldetik, Berangoko Udalak adierazi du sutea "egonkortuta eta kontrol-fasean" dagoela, eta gaineratu du Ertzaintza eta Udaltzaingoko agenteak eremu horretan daudela goizaldetik, eta inguruko etxebizitzetako bizilagunak ohartarazi dituzten arren, "etxe horiek ez direla hustu", goizean goiz Ertzaintzak inguruko zortzi baserri babes-neurri gisa desalojatu dituztela ohartarazi duen arren.
#Berango|ko sutea "egonkortuta eta kontrol-fasean" dagoela adierazi du @BerangokoUdala-k. Gaineratu dutenez, Ertzaintza eta Udaltzaingoko agenteak eremu horretan daude goizaldetik, eta inguruko etxebizitzetako bizilagunak ohartarazi dituzten arren, "etxe horiek ez dira hustu". pic.twitter.com/wrc7tUcTwl
— Hiruka (@HirukaEus) October 28, 2022
Anabel Landa Berangoko alkateak jakinarazi duenez, sugarrak etxebizitzetatik urrun egon dira, baso-eremu batean, 2015ean beste sute handi bat hasi zen gunean bertan. Urte hartan, sugarrek 200 hektarea kiskali zituzten.
Eusko Jaurlaritzak eguazten eguerdian aktibatu zuen suteak prebenitzeko larrialdi plana, eta, gaur, lehenengo mailara igo du egoera kritikoa ikusita. Alerta zapatu gauerdira arte mantentzea aurreikusita dago.
#BasoSuteak
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) October 28, 2022
✳ "Baso-suteen arriskuagatiko Larrialdietako Plan Berezia", joan den astetik aktibo dagoena, 1️. FASERA igaroko da
Familia bakarreko 8 etxebizitza hustu dituzte #Unbe-ko suteak kaltetutako eremuan pic.twitter.com/GDWdiieHD4
Egun osoan zehar Bizkaiko eta Arabako 50 suhiltzaile gogor aritu dira lanean sutea kontrolatu guran; Eusko Jaurlaritzak laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta hark ur-hegazkin bi bidali ditu Bizkaian isiotu diren suteak amatatzen laguntzeko.
Baso-sutea gaur goizaldean piztu da, 06:50ak aldera, Berangoko Munarrikolanda inguruan, Sustatxa Bidetik gertu. Sugarrek 300 bat metroko luzera hartu dute abiadura bizian, Unberako bidean, eta larrialdietako zerbitzuek inguruko zortzi etxebizitzetako bizilagunak ebakuatu behar izan dituzte behin-behinean, Ertzaintzaren arabera, baita BI-2124 errepidea moztu ere.
.#basosutea piztu da Berango-Unbe aldean.@BomberosBizkaia pic.twitter.com/YWwujERsK1
— Hiruka (@HirukaEus) October 28, 2022