Pabiloiak arrapalak, moduluak eta bowl-ak ditu, maila guztietarako egokiak. Horrez gain, egurrezko olatu bat ere badu, patinaren gaineko surfaren teknika hobetzeko diseinatua. Drop Indoor Sopelak, nork bere kabuz patinatzeko sarreraz gain, taldeko eskolak eta eskola partikularrak ere eskaintzen ditu. Jarduera horietan guztietan Getxo Kirolak-eko abonatuek %10eko deskontua izango dute.