Azaroak 25

Emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko askotariko ekimenak egiten ari dira egunotan Uribe Kostan

Erredakzioa 2022ko aza. 24a, 10:25

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da, eta, urtero legez, eskualdeko udalerrietako elkarteek eta Udalek hamaika ekimen egingo dituzte egun horretara bitartean. Hemen dakarkizuegu egunez egun eta herriz herri egingo diren jardueren zerrenda.

Egitarauak herriz herri:

Berango

  • Azaroak 25, 16:30ean, Berangoeta kultur etxean. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako murala.
  • Azaroak 25, 17:30ean, Santa Ana kultur etxean. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako tailer konprometitua.
  • Azaroak 25, 18:00etan, Berangoeta kultur etxean. Ipuin kontalaria: "Bihotza more kolore".

Barrika

  • Azaroak 25, 12:30ean, Emakumeen Biribilgunean elkarretaratzea, Emakumeen Hitza elkarteak deituta.

Erandio

  • Azaroak 17, 17:30-19:00n Erandiogoikoa gizarte etxean. Indarkeria matxistari aurre egiteko kartel-tailerra: aktibatu zentzumenak eta izan jarrera proaktiboa haren aurrean.
  • Azaroak 21 eta 22, Irailaren 23an plazan, erakusketa: Emakumeak Bizkaian zehar.
  • Azaroak 24, 18:30ean, Hitzaldi antzeztua: Afganistango Emakumeen Sarea.
  • Azaroak 25, 12:00etan, elkarretaratzea Irailaren 23a eta Josu Murueta plazetan, agirien irakurketa egiteko, ostean, kalejira Altzagan zehar eta amaiera esku moreen lorategian. 18:00etan, zineforuma Asociacion Mujeres de Astrabudua elkartearen lokalean, eta bukatzean, mokadutxoa. 18:00etan, Josu Murueta kultur etxean, berbaldia: Ahogada en el silencio. 19:00etan, elkarretaratzea Andra Mari elizaren aurrean. 19:00etan manifestazioa Altzagako metro geltokitik abiatuta.

Getxo

  • Azaroak 16, 18:30ean, bideo-foruma Asun Cassasola Nafore Laffageren amagaz (Iruñean hil zuten 2008ko uztailean), Romo Kultur Etxean, Gizatiarrek antolatuta.
  • Azaroak 18, 18:30ean, Arquetipos de mujer antzezlana, Romo Kultur Etxean, Gizatiarrek antolatuta.
  • Azaroak 22, 18:30ean, berbaldia Amelia Tiganusegaz, Romo Kultur Etxean, Gizatiarrek antolatuta.
  • Azaroak 25, 19:00etan, manifestazioa Algortako Telletxe plazatik abiatuta.
  • Azaroak 25, 19:30ean, elkarretaratzea Bizkaia Zubiaren ondoko puntu lilan.
  • Azaroak 25, 19:30ean, manifestazioa Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazatik.

Leioa

  • Azaroak 25, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Boulevarden.
  • Azaroak 25, 19:30ean, manifestazioa egingo dute Boulevardetik, Sutea Leioak antolatuta.

Plentzia

  • Azaroak 24, 18:30ean, Zineforuma: Y nada mas cuenta, Goñi Portalen.
  • Azaroak 25, 12:30etan, elkarretaratzea egingo dute Araldi emakumeen kultur elkarteak eta Plentziako Udaleko ordezkariek Ontziola plazan.
  • Azaroak 25, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute Sorginen Alabak eta Araldi elkarteek.

Sopela

  • Azaroak 24, 20:00etan, Kurtzio kultu etxean, antzerkia: Segaremos ortigas con tacones-
  • Azaroak 25, 18:30ean, Jauregizar plazatik, Kaleko ikuskizun ibiltaria: Maletas de tierra. Bukatzean, 19:30ean, adierazpen instituzionala Sopelako udaletxean.
  • Azaroak 25, 19:30ean, manifestazioa Jauregizar plazatik abiatuta.

Urduliz

  • Azaroaren 17an, 17:30etik aurrera, Inolan, Bizilagunen arteko elkarrizketak egingo dituzte, Urdulizen Indarkeria matxistaren aurkako prebentzio eta sentsibilizazio kanpainarekin jarraituz.

Baliteke azaroaren 25era begirako ekitaldi guztiak ez egotea egitarau honetan; besteren baten berri izatekotan, bidali hiruka@hiruka.eus helbidera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun