Egoera horietan, dispositiboa gutxienez hiru egunez irekiko da, eta hiru gauetako epez luzatu ahal izango da, egoerak bere horretan jarraitzen badu. Ohea eta edari beroa eskainiko dizkiete bertaratzen diren pertsonei.
Etxerik gabeko pertsonentzako eskualdeko Neguko Bizitokiko Zerbitzua martxan jarriko dute datorren astelehenean, hilaren 21ean, jendeari ostatua emateko asmoz. Aurten, aurrekoetan ez bezala, zerbitzua aktibatzeko tenperatura 2 gradutik 5 gradutara igoko dute, euriteengatiko alerta laranja edo alarma gorria dagoenean, edota salbuespenezko baldintzak daudenean. Ezohiko zerbitzu hori Berangon egongo da indarrean, datorren martxoaren 31ra arte.
Egoera horietan, dispositiboa gutxienez hiru egunez irekiko da, eta hiru gauetako epez luzatu ahal izango da, egoerak bere horretan jarraitzen badu. Ohea eta edari beroa eskainiko dizkiete bertaratzen diren pertsonei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!