Eskualdeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu mota horretako datuak herriz herri ematen, baina, sexu askatasunari dagokionez, tokiko udalerri handienetan (Erandio, Leioa eta Getxo), nabarmentzekoa da Getxoren kasua, sexu askatasunaren aurkako erasoak % 250 areagotu baitira 2021etik 2022ra; hau da, iaz mota horretako lau eraso egon ziren bitartean, aurten, urtarriletik irailera bitartean, 14 salatu dituzte. Erandion ere mota horretako delituak areagotu dira, bikoiztu arte: hiru izan ziren iaz, eta, aurten, zazpi.
Herrialde mailan, Bizkaian, emakumeen aurkako indarkeriaren datuak eskutan, ikus daiteke eraso gehienak bikotekideek edo bikotekide ohiek egindako erasoak direla; bigarren mailan, familia barneko indarkeriari lotutako delituak daude eta, azkenik, sexu askatasunaren kontrakoak.